Zer da teknologia?

Litekeena da izenburuko galdera horri erantzuten ez jakitea, baina, segur aski, teknologia zer den erantzuten jakin gabe ere, behin baino gehiagotan erabili izan duzu: jolasean, ikastean eta abarretan. 
 
Jaten ari zarenean, esate baterako, teknologiak sortutako tresnak erabiltzen dituzu: labana, koilara, platera… Baita ibiltzean ere: oinetakoak, autoak, trena, hegazkinak…. Ikasteko: liburuak, ordenagailuak, kalkulagailuak… Edo jolasteko: ziba, baloia, irristailua (patinetea)… 
 
Gaur egungo bizitzan, gizakiak egindako objektu eta tresna ugari aurki genitzake, eta zaila egiten zaigu gauza horiek gabeko mundua imajinatzea, gauza horiek guztiak normalak, naturalak, iruditzen baitzaizkigu. Hala ere, objektu horiek guztiak teknologiak sortutakoak dira, gizakiaren asmakizunak, alegia.  
Arazo bat konpontzeko lehendabiziko tresna erabiltzen edo asmatzen hasi zenean, gizakiak teknologia sortu zuen; eta tresnak erabiliz, arazo bati erantzuna ematen aritzen garen bakoitzean, teknologia egiten ari gara. 
 
Hala ere, teknologiak sortutako tresnaren edo makinaren bat ere erabil genezake gure bizitzan, geuk teknologiako lanik egin gabe.  
 
Ea asmatzen duzun ondorengo ekintzetan noiz ari garen teknologia egiten eta noiz erabiltzen. 
                                                                                     ERABILI                   EGIN                    BAT ERE EZ 
                                                                                      Bai Ez                    Bai Ez 
Oporretara hegazkinez joan 
Matxuratutako bizikleta konpontzen ahalegindu 
Bazkaria berotu (etxean) 
Dutxan kantuan aritu 
Gustuko film bat grabatzeko bideoa programatu
Fitxategia: