Abiadura txikitzea eta

Abiadura txikitzea eta indarra handitzea 
 
Jarduera honetan ere, mugimenduaren transmisioarekin jarraituko dugu. Ondoren proposatzen zaizkizuen ariketak egiteko, lehen erabili duzuen polea sistemaz gain, motor elektriko txiki bat behar duzue.  
 
Teknologiako gelan izango duzue, ziur aski, motor horietako bat. Bestela, begiratu baztertuta dituzuen jostailuen artean, eta lor ezazue horietatik. Sarritan, jostailua matxuratua egon arren, motorra bera osorik egoten da. 
 
• Egizue muntaketa hemen beheko argazkiaren arabera, eta esperientzia egin ondoren, saia zaitezte galderei erantzuten. 
 
A Ikerketa. Aurreko orrialdeko muntaketarekin egitekoa. 
Pisua motorrari zuzenean erantsita, mugitzen al du 500 g-ko zama?  
Eta polea bat tartekatuta?
Begiratu ondo nondik nora doan transmisiorako gomatxoa. Ikus dezakezuenez, muntaketa honetan, lehenengo polea eragilea motorraren ardatza bera da. 
Nork ematen ditu bira gehiago, motorraren ardatzak ala poleak?. 
Zergatik uste duzue gertatzen dela hori? Hemen beheko erantzunetatik, azpimarratu zuzena. 
 
a) Motorra delako indarra egiten duena. 
b) Polearen diametroa ardatzarena baino handiagoa delako. 
c) Lehenengoak beti bira gehiago ematen dituelako. 
 
B Ikerketa. Hemen beheko muntaketarekin egitekoa da, bi polea dituen euskarriarekin hain zuzen. 
Pisua erantsita (ikusi muntaketa), mugitzen al du 500 g-ko zama? 
Eta 500 g-ko zamaren ordez 1 kg-koa edo gehiagokoa eransten badiogu, mugitzen al du? 
Muntaketa honetan, zein poleak ematen ditu bira gehiago, motorretik hurbilen dagoenak ala besteak? 
Zein doa arinago?
Zer lortzen da sistema honekin, abiadura murriztea ala handitzea? 
Zama mugitzeak edo ez mugitzeak ba ote du zerikusirik poleen abiadurekin? Ikerketa biak egin ondoren, zer ondorio atera duzue? 
 
C ariketa. Konturatuko zineten bi polea edo txirrikaren arteko transmisio-sistema honetan bietako bat eragilea edo gidatzailea dela eta bestea gidatua. Bien arteko abiadura-erlazioa polea bakoitzaren diametroaren araberakoa da, eta horixe adierazten da honako formula honetan: 
 
abiadura-erlazioa = polea gidatuaren diametroa : polea eragilearen diametroa 
 
Formula hori erabiliz, kalkula ezazue, hurrengo taulako kasuetan, zer abiadura izango duen polea gidatuak, eta datu hori ipiniz, osatu ezazue taula. 
 
                 Polea gidatzailearen                       Polea gidatuaren                        Polea gidatuaren
                      diametroa                                     diametroa                                   abiadura
                            12 cm                                           36 cm                        ...….. aldiz txikiagoa
                              8 cm                                           48 cm                        ....…. aldiz txikiagoa 
 
D ariketa. Bi polea ditugu lotuta. Polea txikiaren diametroa 8 cm-koa baldin bada eta handiarena 16 cm-koa, zenbat bira emango ditu polea handiak, txikiak 20 ematen dituenean.  
Zein da transmisio-erlazioa kasu horretan?  
Polea eragilea bietan handiena bada, zer gertatzen da transmisio honetan: bira kopurua handitu egiten da ala txikitu? 
Esan dugun bezala, polea eragilea handiena bada eta abiadura 20 bira minutuko bada, zenbatekoa izango da polea txikiarena? 
 
E ariketa. Adieraz ezazue aurreko orrialdeko argazkian ageri den muntataketan nola gauzatzen den mugimendu-transmisioa, eta irudika ezazue marrazki eskematiko baten bidez motorraren eta poleen arteko lotura:
Fitxategia: