Esfortzuak

Badakigu egiturek zer funtzio duten (kargari eta indar batzuei eutsi), eta egitura horien formek zer garrantzi duten (profilak ikertu ditugunean ikusi dugun bezala). Orain, alderantziz begiratzen hasiko gara, eta zamak edo indarrek egituretan duten eragina aztertuko dugu. Gogoratu eragin horri esfortzua deitzen zaiola. 
 
• Egin ezazue hemen behean proposatzen dizuegun jarduera, eta ikusi zer diren hor goian aipatutako esfortzuak. 
 
Ariketa 
Irudien azpian definizio batzuk dituzue, eta hemen behean, berriz, horiei lotuta dauden hainbat irudi. Definizio bakoitza irakurri eta ulertu ondoren, irudi bakoitzaren azpian, dagokion esfortzu motaren izena jarri behar duzue (definizioan kolorez dagoena). 
 
 
1. Indarrek egitura tiratu edo luzatzera behartzen dute. Horrelako esfortzua egiten zaionean, egiturako materiala deformatu egiten da, eta apurtu ere egin daiteke materialaren elastikotasun-muga gainditzen badugu. Esfortzu mota horri trakzioa esaten zaio. 
2. Indarrek edo zamek egitura, pieza edo materiala zapaldu egiten dute, konprimitu, alegia. Ziur aski, esfortzu mota hori izango da gure eraikinetako egiturek gehienetan jasan beharko dutena. Esfortzu hori konpresioa da. 
3. Aurreko bi puntuetako esfortzuen bilketa izango litzateke hirugarren hau, eta egitura doblatzea izaten da horren eragina. Esfortzu horri flexioa esaten zaio. 
4. Indarrek materiala (objektua, pieza) ebaki egiten dute. Esfortzu hori ebakidura da. 
5. Kasu honetan, indarrek bihurritu egiten dute pieza edo egitura. Esfortzu honi tortsioa esaten zaio. 
Fitxategia: