Transmisio-sistemak

 Egin dituzuen esperientziekin eta ikerketekin, dagoeneko aterako zenituzten, zalantzarik gabe, zenbait ondorio. Baina aurrera jarraitu baino lehen, komeni da ohiko informazio-iturrietan begiratu eta zuen emaitza horiek kontrastatzea eta osatzea. 
 
 • Begira ezauze erabili ohi dituzuen hiztegietan eta informazio-liburuetan, eta ikus ezazue ea zer dioten transmisio-sistemei buruz. Ondoren, egizue jasotako informazio guztiaren laburpena, eta jarraian ageri azalpenak irakurriz, erantzun iezaiezue hurrengo orrialdeko galderei. 
 1. ariketa. Azal ezazue zuen hitzez zer den polea-sistema bat. 
 
 
 
 
 
 
 
 
 2. ariketa. Aurreko jardueretan, gomatxoak erabili dituzue transmisiorako bitartekotzat, baina goma horren ordez, 

beste hainbat sistema ere erabil daitezke. Begira iezaiezue hemen alboko irudiei, eta esan ezazue zer tresna edo objektu teknikotan ikusi dituzuen eta zer abantaila aurkitzen diozuen sistema bakoitzari. 
 a) Uhal bidezko transmisioa. 
 
 
 
 b) Kate bidezko transmisioa. 
 
 
 c) Engranaje bidezko transmisioa.  
 
 
 
 d) Transmisio-sistema bat daukan tramankulu bat eraiki behar bazenute, zein aukeratuko zenukete?  
 
 
 
 e) Zergatik? 
Fitxategia: