Aplikazioak: esfortzuei
Aplikazioak: esfortzuei buruzko sintesi-jarduerak
Esfortzuei buruz ikusi duzuena aplikatzeko aukera emango dizue jarduera honek.
• Begira iezaiezue hor beheko irudiei, eta adieraz ezazue zer esfortzu mota jasan behar duten egituretako elementu nagusiek.
Egiturek jasaten dituzten esfortzuak, indar horiek bideratzeko aplikazio egokiak eta egituren osagaien arteko erlazioak nolakoak diren gogoratu eta finkatzeko proposatzen dizuegu jarduera hau.
• Hemen azpian azaltzen diren esaldiak ez dira hala-hola jarriak. Bakoitzak badu lotura lehen aipatutako esfortzu mota batekin. Ea identifikatzen duzuen kasu bakoitzean zein den mota hori.
1. Esfortzu mota honek zatiak banatzeko joera du erasaten dion gorputzean.
2. Guraizeak mozterakoan eragiten duten esfortzua, mota honetakoa da.
3. Esfortzu mota honen eraginez, materiala tolestu egiten da.
4. Bi lagunek, bakoitzak alde banatatik, zapi bati tiratzean egiten dutena
5. Esfortzu hau trakzioaren eta konpresioaren konbinaketa da.
6. Autoetako bolanteek euren ardatzetan sortzen dutena.
7. Esfortzu mota honek zatiak hurbiltzeko joera du erasaten dion gorputzean.
8. Aulki bateko hankek jasaten dutena.
10. Esfortzu honen eraginez, materiala bere baitara tolesten da.
11. Arropa esekitzeko lokarriek jasan behar dutena.
Fitxategia: