Profilez egindako

Profilez egindako plataforma 
 
Profilak gauza askotarako erabil daitezke; adibidez, plataformak edo oinarriak osatzeko.  
 
Profilak (eite berekoak ala desberdinekoak) elkarren artean konbinatuz lor ditzakegu plataforma horiek, eta hor dauden irudiei begiratzen badiezue, hori erakusten duten hainbat adibide ikusiko dituzue. 
 
• Adierazten zaizuen bideari jarraituz, egin ezazue proposatzen dizuegun ariketa. 
 
Ariketa 
Talde bakoitzak paperezko plataforma bat eraiki dezala proposatzen dizuegu ariketa honetan (alboko irudietan ikus ditzakezue hainbat plataforma mota). Ondoren, froga ezazue zein plataforma den gai material astunena eusteko. 
 
Ariketa egiteko, lagungarriak izango zaizkizue Eraikitze-teknikak atalean gai honi buruz datozen aholkuak.
Fitxategia: