Biradera

 Aurreko jardueretan gurpila zer den aztertzen eta gurpilak eraikitzen aritu zarete. Oraingo honetan, beste operadore teknologiko baten txanda da: biradera izena duenaren txanda, hain zuzen. 
 
Jarduera honen helburua biradera bat egitea izango da, eta, gero, biradera hori gurpilaren ardatzari txertatzea.  
 
• Jarduera honen bidez ikus dezakezue zer den biradera eta nola egiten den. Beheko ohar hauek interesgarriak dira zuen lanerako. 
 
1. Egin ezazue hor alboko irudian agertzen denaren antzeko biradera bat. 
2. Begira iezaiezue arretaz hemen beheko irudiei, identifikatu non dagoen biradera eta ikusi gurpilarekin osatzen duen muntaia. Zertarako erabil daiteke muntaia hori? 
3. Eraiki biradera (gurpilaren ardatzari finkatzeko moduan).  
4. Ikusi biraderak eta gurpilak osatzen duten bikotea euskarri baten gainean muntatu behar dela, funtzionatu ahal izateko. Alboko muntaian oinarrituta, egin ezazue antzeko eraikuntza bat, eta kontuan hartu: 1) Proiektu orokorrerako atal bat dela (neurriak zaindu). 2) Irudian ageri den loturaz gain, badirela beste batzuk biradera eta ardatza lotzeko (ikusi Eraikitze-teknikak). 
 
Orain arteko jardueran, muntaiatxo bat egin duzue biraderarekin eta gurpilarekin. Edozein lanekin egin behar den bezala, muntaia ondo dabilen egiaztatu behar duzue orain, eta horretarako, galdera sorta bat eskainiko dizuegu. 
 
• Hemen adierazten dizuegun bideari jarraituz, egizue zuen muntaiaren azterketa bat. 
 
1. Ondo al dabil egindako muntaia? 
2. Euskarriek ba al dute behar adinako finkotasuna? 
3. Bi operadoreak lotzen dituen ardatza horizontal al dago? 
4. Biraderaren eta ardatzaren arteko lotura sendoa al da? 
5. Erraz biratzen al du biraderak? 
6. Ziurtatuta al dago ardatza, alboetara mugi ez dadin? 
7. Egin ezazue hemen muntaiaren ebaluazioa, eta aipatu zer dagoen ondo eta zer konpondu behar den. 
 
8. Goiko azterketa horretan arazoren batekin topo egin baduzue, jo ezazue Eraikitze-teknikak liburuxkara, eta azter ezazue arretaz, arazo hori gainditzeko teknikaren bat aurkitu arte. 
9. Hor goiko lauki horretan, marraz ezazue nola gelditu den zuen muntaia konponketak egin ondoren. Bestalde, azpiko lerroetan, aipa itzazue muntaiari zer aldaketa egiteko asmoa duzuen eta nola egin behar dituzuen. 
Fitxategia: