Egitura sendotzeko
Egitura sendotzeko osagaiak
Dagoeneko ezaguna izango duzu egiturak sendotzeko erabiltzen den osagai bat: euskarria. Baina ez pentsa bakarra denik, egiturak trinkotzeko erabil daitezkeen osagaien artean, eskuaira ere oso garrantzitsua da.
• Hemen dituzu egiturak sendotzeko erabili ohi diren bi osagai horiek (euskarria eta eskuaira) hobeto ezagutzen lagunduko dizuten bi ariketa.
1. ariketa
Jo ezazu gaiari buruzko liburu batera, edota entziklopedia batera, eta jaso bi osagai horiei buruzko informazioa:
Euskarria
Eskuaira
2. ariketa
Erlaziona itzazu hemen beheko bi zutabeak:
EUSKARRIAK
- Soka, lokarri edo kable luzaezinak dira.
- Batzuetan material zurruneko hiruki lauak eta, zenbaitetan, L formakoak eta prisma itxurakoak ere izan daitezke.
ESKUAIRAK
- Angelu zuzeneko triangeluaren itxura izaten dute.
- Zutabeei eta habeei eusteko eta trinkotasuna emateko balio dute.
Fitxategia: