24-jarduera (2-1)

Aleazioen artean gehien erabiltzen denetako bat altzairua da. Altzairuaren izaera baldintzatzen duen elementu nagusia karbonoa da, eta karbono-proportzioaren arabera (altzairu gozoak, gogorrak…), eta burdinari nahasten zaizkion beste hainbat metalen arabera (herdoilgaitza, lasterra…) sailkatzen dira altzairuak.  
 
Altzairu mota bakoitzak bere ezaugarri bereziak izan ohi ditu, eta bakoitza aplikazio jakin baterako da egokiagoa.  
 
Altzairuez gain, aluminiozko aleazioek ere aplikazio ugari dituzte. Aluminiozko aleazioak oso arinak dira, eta horregatik erabiltzen dira asko aeronautikan, automobilgintzan, eraikuntzan eta abar. 
 
Lehenago agertzen diren datuak kontuan hartuz, eta eskura dituzuen liburuetatik jaso dezakezuen informazioaz baliaturik, egin ezazue aplikazio-jarduera hau. 
 
Begira iezaiozue arreta handiz beheko taula horri, eta osa ezazue.
Fitxategia: