Cavaliere perspektiba

Hiru dimentsiotako irudiak era askotara egin daitezke, eta guztiak dira onartzekoak zirriborro gisa, baina ez marrazki zehatz moduan erabiltzeko. 
 
Marrazketa teknikoak hizkuntza adostua erabiltzen du irudiak marrazterakoan, eta horrela, munduko edozein bazterretako pertsonek uler ditzakete irudi horiek.  
 
Ez pentsatu, dena dela, marrazteko era bat bakarrik dagoenik; bat baino gehiago daude, baina ezagunenetakoa, Cavaliere perspektiba da. 
 
Honako hauek dira Cavaliere perspektibaren ezaugarri nagusiak: 
 
1. Bolumena adierazteko, hiru ardatzen bidez adierazten ditugu marrazketarako noranzkoak. Ardatz horiek X, Y eta Z izendatzen dira. 
 
2. Z eta X ardatzek 90 °-ko angelua osatzen dute elkarren artean. 
 
3. Y ardatzak angelu bat baino gehiago har ditzake X ardatzarekiko. Normalean, 45 °, 135 °, -45 ° eta -135 ° erabiltzen dira. Guk 45 °-koa erabiliko dugu. 
 
4. X eta Z ardatzetan irudiaren egiazko neurriak ipintzen dira. Y ardatzean, berriz, egiazko neurriak baino txikiagoak ipintzen dira, era horretan sakontasuna adierazteko (horrela irudi errealaren antz handiagoa izaten baitu).  

 
Paperean kubo bat irudikatu nahi dugunean, adibidez, hiru neurriak errespetatu beharrean (ikusi 1. irudia), Z ardatzeko neurria txikiagoa egingo dugu (ikusi 2. irudia). 
Ikus dezakezuen bezala, eskuineko irudiak (2. irudia) kubo itxura gehiago du ezkerrekoak (1. irudia) baino. Neurri guztiak errespetatuz gero, irudia, luze-zabalean baino, sakoneraz gehiago dela dirudi. 
 
Sakonean neurri txikiagoa eman nahi izanez gero, neurri erreala erredukzio-koefizientea (Kv) deritzan zenbakiarekin biderkatu behar da. Erredukzio-koefizientea 0,5ekoa; 0,7koa; 0,8koa… izan daiteke, baina, normalean, Y ardatzean erabiltzen den koefiziente hori 0,5ekoa izan ohi da; hau da, Y ardatzeko neurria benetako neurriaren erdia izaten da.  Eliminado: 
Irudika itzazue, Cavaliere perspektiban, hemen beheko bisten bidez adierazi ditugun piezak. 
 
 
Oharra: kontuan izan, marrazkiak egiteko garaian, laukitxo bakoitzari adierazitako 4 unitate dagozkiola.
Fitxategia: