Marrazkiak hiru
Marrazkiak hiru dimentsiotan
Marrazkiak hiru dimentsiotan egiten ikasteko urrats batzuk eskainiko dizkizuegu jarduera honetan.
• Ematen dizkizuegun azalpenei jarraituz, saia zaitezte eskatutako objektua hiru dimentsiotan marrazten.
Prozedura
1. Demagun, alboko argazkian ikusten den erako kaxa bat marraztu behar duzuela.
2. Imajina ezazue kaxa hori aurreko jardueran ikusitako txoko edo izkina horietako batean kokaturik dagoela.
3. Egizue marrazkia hurrengo orrialdean ageri den paper mota erabiliz (isometrikoan marrazteko prestatutako paper berezia). Paper mota hori erabiltzea oso komenigarria da piezak perspektiba isometrikoan marrazteko, asko errazten baita marrazte-lana.
4. Lerro paraleloak kontuan edukita, has zaitezte marrak egiten, eta berehalaxe osatuko duzue marrazkia. Piezan paraleloak diren marrak, marrazkian ere paraleloak egin.
Azterketa
Azter ezazue lortutako marrazkia, neurtu erabilitako angeluak, eta saia zaitezte pieza berdina marrazten, baina marra laguntzailerik gabe.
Aurreko jardueran erabilitako paper berezia erabiliz, egizue aurrekoaren aplikazioa den jarduera hau.
• Marraz ezazue kubo bat (luzera, sakonera eta zabalera neurri berekoak dituen kaxa) hemen azpian.
Ez al da harrigarria hor atera zaizuen marrazkia? Kuboak hexagonoa dirudi. Ongi egin baduzue, behintzat, hemen alboko marrazkiaren antzeko zerbait marraztu izango duzue.
Fitxategia: