Ekoizpenaren balorazioa

PROIEKTUAREN TXOSTEN TEKNIKOA
OBJEKTUAREN FUNTZIO GLOBALAREN ANALISIA 
 
• Zein da planteatutako arazoa, eta zenbateraino konpontzen du zuek landutako proiektuak? 
 
• Erabilera. Nolako erabilera du zuek egindako eraikuntza horrek: erabiltzeko erraztasuna, arriskua, manten-lanak egiteko edo zaintzeko behar duena...  
 
 ANALISI ETA DESKRIBAPEN ANATOMIKOA 
 
 • Tankera, dimentsioak edo neurriak, egitura. Ikuspegi estetikoa, egituraren egonkortasuna, egitura eta dimentsioa egokiak diren jasaten dituen esfortzuetarako, ikuspegi ekonomikoa, eta abar.  
 
 ANALISI ETA DESKRIBAPEN FUNTZIONALA 
 
 • Atalak eta multzoa. Atal edo zati bakoitza bereizi, eta bakoitzaren funtzionamendua adierazi 
 
 • Funtzionamendua. Ikusi ea zati guztiek funtzionatzen duten, zati batzuek soilik funtzionatzen duten, era desegokian funtzionatzen duen, ez duen funtzionatzen… Ikusi ea era egokian funtzionatzen duten eraikuntzako atalek, atal horien arteko loturak egokiak diren eta nolakoa den funtzionamendu globala: energiaren eta mugimenduaren transmisioak, eraldaketak… 
 PROIEKTUAREN TXOSTEN TEKNIKOA 
 
 ANALISI TEKNIKOA 
 
 • Datu teknikoak: erabilitako materialak, fabrikazio-teknikak. Material eta fabrikazio-teknika egokiak erabili diren ala ez ikusi behar duzue. Zein elementutan nabarmentzen da asmatu duzuela? Eta zeinetan proposatuko zenukete materiala edo fabrikazio-teknika aldatzea?  
 
 • Proposatzen diren hobekuntzak 
 
 ANALISI SOZIO-HISTORIKOA 
 
 • Gizartean dituen eraginak. Planteaturiko arazoari emandako irtenbideak zer eragin izango luke gizartean? Erantzun aurretik, balioets itzazue honako ikuspegi hauek: produktu horren fabrikazioak eta erabilerak inguruan eta pertsonen ongizatean ekarriko lituzkeen onurak, abantailak, hondakinak eta alde txarrak... Ondoren, denak hemen idatzi. 
Fitxategia: