Inguruko makinen behaketa
Inguruko makinen behaketa jarri diogu izenburua jarduera honi, baina makina bat zer den jakiteko, operadore mekanikoekin hasiko gara lehendabizi.
Eta zer dira, bada, operadore mekanikoak?
Gure eguneroko bizitzan erosotasuna lortzeko, gizakiak asmatutako gailu edo tramankuluak dira operadore mekanikoak. Eta gailu horiek ezagutzen hastea izango da jarraian datorren jardueraren helburua.
Jarduera honetan, bi jomuga izango ditugu: alde batetik, proiektua gauzatzeko egin beharreko faseak zein diren gogoratuko dugu; eta, beste batetik, proiektuaren abiapunturako motibagarria izan daitekeen irudi bat aztertu, eta, horren bidez, operadore teknologikoei buruzko informazioa lortuko dugu.
• Gogora itzazue zein diren proiektu bat gauzatzeko beharrezko pausoak eta faseak, aztertu hurrengo orrialdean datorren marrazkia, eta erantzun hari buruz egiten dizkizuegun galderei.
1. Gogora ezazue zein diren proiektu bat gauzatzeko oinarrizko faseak, aurreko unitateko aurkibideari begiratuta. Idatz ezazue, argi eta garbi, zein diren sei fase horiek, eta ipini seiak behar den ordenan.
2. Begira iezaiozue arretaz hurrengo orrialdeko marrazkiari, eta ikusi zer gertatzen den zenbakiz markatutako leku bakoitzean.
Gero, marrazkiaren beheko aldean dagoen taula bete behar duzue, eta bertan ipini zenbaki bakoitzean zer ekintza egiten den, eta zenbaki horretan dagoen operadoreak zer ondorio sortzen duen ekintza horren bidez (zer gertatzen den, alegia).
ZK. ZER EKINTZA EGITEN DEN ZER ONDORIO SORTZEN DUEN
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
…
Fitxategia: