Orain arte landu ez duzun ikasgaia: teknologia

Orain arte landu ez duzun ikasgaia: teknologia 
 
Aurten DBHko ikasketak hasi behar dituzu, eta orain arte landu ez duzun gai bat aztertzeko aukera izango duzu: teknologia izeneko ikasgaia. 
Ezer baino lehen, jakin ezazu zure inguruan teknologiarekin zerikusia duten objektu eta tresna asko dituzula. Hala eta guztiz, izan al duzu inoiz tresna horiek nola funtzionatzen duten aztertzeko jakin-mina? 
Hasteko, beraz, hausnarketa txiki bat egitera gonbidatzen zaitugu eta bide horretan puntu hauek aztertzea proposatzen:  
1) Zer da teknologia? Zer ulertzen duzu zuk teknologia esandakoan?
2) Teknologia arlo berezia da eta gela arruntak ez bezalako leku berezi bat berezitasuneko lekua behar izaten da hura aztertzeko: lantegia.
3) Teknologian taldeka lan egin ohi da maiz; tresnak eta materialak elkarren artean konpartitzen dira.
4) Erremintak erabiltzean eta, oro har, lantegian lan egitean, zenbait segurtasun arau oso kontuan eduki behar dira.
5) Zure proiektuak gauzatzean eta eraikuntzak egitean, ingurumena bereziki zaindu behar duzu.
6) Arlo honek badu lanerako metodologia zehatza, lan egiteko era berezia, eta hori ere ikasi beharko duzu. Jarraian  dituzu teknologia ikasten hasteko hainbat ariketa: 
 
  
 
1. ariketa Teknologiako lantegian inoiz izan ez bazara ere, ziur aski ikusiko zenituen (etxean edo beste edonon) hainbat tresna, erreminta eta makina. Ea zenbat gogoratzen dituzun!  Beheko taularen antzeko batean jar ditzakezu ezagutzen dituzun erreminten eta makinen izenak.
 
 
2. ariketa Imajina ezazu mahaiaren gainean, kromo batzuk, kromo-albuma eta kola dituzula eta kromo horiek albumean itsatsi nahi dituzula. Pentsatu eta, ahalik eta zehatzen, azal ezazu zein izango liratekeen eman beharreko pauso guztiak. Ariketa bakarka egin, lehendabizi, eta taldean eztabaidatu, ondoren. 
 
 
3. ariketa Gaur egungo gizartean gero eta handiagoak eta altuagoak egiten dira eraikuntzak, eta gero eta pisu handiago jasan behar izaten dute eraikuntza horien zimenduek. Baina nola jakin nolakoak egin behar diren oinarri horiek? Esate baterako, zer iruditzen zaizu: komuneko paperaren hiru tutuk 50kg inguruko pertsona bati eutsiko liokete? Eztabaidatu arazoa taldean, saiakuntza bat egin eta frogatu. Esan duzuena bat al dator saiakuntza egin ondoren ateratako ondorioarekin?
Fitxategia: