Ekoizpen industrialen
Ekoizpen industrialen ondorioak
Jabetuko zineten bezala, oso zaila izaten da natura eta pertsonon interesak uztartzea gure ekoizpen industrialek ingurumenari kalterik ez egiteko moduan; hau da, onurak bakarrik sortzea, kalterik eragin gabe.
Prozesu industrial askoren ondorio txarrak aski ezagunak ditugu, eta balorazio sakonetan sartu gabe (prozesu osoa aztertzeak oso luze joko luke), prozesu industrialek ingurumenari eragiten dizkioten alde negatiboak gainditzeko bideei begiratzea proposatzen dizuegu jarduera honetan.
• Azter ezazue hurrengo orrialdean aurkezten dizuegun ariketa; kontuan har itzazue ematen dizkizuegun oharrak, eta erantzun egiten dizkizuegun galderei.
Azterketa
1. Argazki hauetan lantegi bera ikus dezakezue bi une desberdinetan. Behatu arretaz.
2. Prozesu industrialarekin batera, arazo batzuk hedatzen joan dira (kutsadura atmosferikoa, isuri toxikoak, hondakin solidoak…). Ezagutzen al duzue halako arazoren bat zuen inguruan?
3. Zorionez, gizakiak badu eragindako kalteak arintzeko gaitasuna ere. Begiratu alboko argazkietan lantegi berari, 10 urteko tarteaz.
• Zer desberdintasun da nabarmena?
• Zer egin dute arazoa konpontzeko?
• Oraingo legediak onartuko al luke lantegi horrek lehen zuen egoera? Eta hori zergatik izan daiteke?
• Ezagutzen al duzu zuen herrian edo ingurukoetan ingurumenari buruzko halako hobekuntzarik izan duen lantegirik? Zein? Zergatik?
• Nabaritu al duzue aldaketarik ingurumena zaintzeko lanetan? (Beste erako pistarik ez baduzue, iker ezazue zabor-bilketa nola egiten zen lehen eta nola egiten den orain).
Fitxategia: