Asmakizunen eragina
Asmakizunek gizartean izan duten eragina
Dorre erako garabiak ez dira asmatu berriak. Hogeigarren mendearen hasieran Appleby Ltd. izeneko enpresa ingeles batek 12 metroko altuera zuen garabi bat eraiki zuen lantegi batean jartzeko. Burdinazko barrak garraiatzeko erabili zuten, eta biratzeaz gainera, aurrera eta atzera mugitzeko gai zen.
• Operadore teknologikoak aztertzen ari gara atal honen hasieran, eta aipatu berri dugun asmakizunak eta antzekoek gizartean izan dezaketen eraginaz pentsatzeko une bat hartzera gonbidatzen zaituztegu. Beheko galdera horiek lagunduko dizuete horretan.
1. Garabi hori mendearen hasierarako asmatuta bazegoen ere, mende erdira arte ez zuen izan hedapen handirik. Zergatik uste duzu gertatuko zela hori? Asmakizun ona ez zelako? Garestiegia zelako? Alegia, garabiak egiten zuen lana pertsonek merkeago egiten zezaketelako? Idatz ezazue zuen iritzia.
2. Gaur egun nonahi ikusten dira mota horretako garabiak, eta ezinbesteko bihurtu direla esan liteke. Irtenbide tekniko horrek, zure ustez, zer abantaila ekarri dizkio gizarteari?
Fitxategia: