Arazoaren identifikatzea eta deskribatzea
Aurreko jardueran aipatu dugun bezala, proposamenetatik bat aukeratu ondoren, proposamen horrek planteatzen duen arazoa zein den ikusi, eta hura gainditzeko proiektua egin beharko duzue taldekoek. Proiektua egiteaz gain, txosten bat ere aurkeztu beharko duzu, egindako lana agertzeko. Txosten hori osatzen joateko, unitatean zehar espresuki horretarako prestatuta dauden orrialdeak bete behar dituzu (hurrengo orrialdean duzu lehenengoa).
• Aukeratu duzun arazo horri buruz ahal dituzun zehaztapen guztiak jaso, eta proiektu osoaren laburpena izango den txostenaren lehen orrialdean idatz itzazu (begiratu hor alboko orrialdeari).
Hona hemen laguntza pixka bat horretarako:
Arazoaren identifikatzea puntuari dagokionez, idatz ezazu zein proposamen aukeratu duzun eta zein den horko arazoa, zeure erara adierazita.
Arazoaren deskribatzea puntuan, berriz, aurreko atalean identifikatutako arazo horren azterketa sakondu behar duzu. Horretarako, honako galdera hauei (edo antzekoei) erantzutea litzateke egokia:
Zein dira baldintza nagusiak? Eta zailtasunak? Arazoa erreala al da? Zer egin beharko genuke arazoa gainditzeko?
PROIEKTUAREN TXOSTEN TEKNIKOA
Arazoaren identifikatzea
Arazoaren deskribatzea
Fitxategia: