Informazioa biltzea: lehen urratsa

Badakizue unitatearen bigarren atal honetan informazioa biltzea izaten dela zuen egiteko nagusia, izenburuak garbi adierazten dizuen bezala. Baina, zer aztertu behar dugu informazio hori aurkitzeko? 
 
INFORMAZIOA BILTZEA 
 
ZERI BURUZ? 
Operadore mekanikoak
Operadore elektrikoak
Materialen ezaugarriak
Fabrikazio-teknikak
Erreminta motak 
 
NON AURKITU?   
Objektuak eta sistemen azterketa  Enpresetako katalogoak   
Kontsulta-liburuak  
Irakasleei, teknikariei… egindako galderak  
… 
 
Proposatu ditugun arazoetatik bat aukeratu duzue aurreko atalean; orain, arazo horri aurre egiten hasi behar duzue, eta lehendabiziko lana, arazo horri buruz ahalik eta informaziorik gehien biltzea izango da. Informazio horrek arazoa zertan datzan zehazten lagunduko dizue, alde batetik, eta arazoari irtenbideak bilatzeko garaian ere, datu horiek guztiak oso ondo etorriko zaizkizue, bestetik. Gainera, informazioak asko lagunduko dizue proiektuaren diseinu egokia asmatzen eta garatzen. 
 
• Zuek aukeratu duzuen arazo hori orokorragoa egiten saia zaitezte (pisuak igo, desplazatu…), ahalegindu zaitezke jarraian ageri diren galderei eta zuei bururatuko zaizkizuen beste zenbaiti erantzuten.  
 
1. Arazo hori gaur egunekoa da ala gizakiak betidanik izan duena? 
 
2. Historian zehar egin diren eraikuntza handietan, zer bitarteko erabili izan dituzte elementu pisutsuak igotzeko? 
 
3. Nolabaiteko eraikuntza edo tramankulurik asmatu al da arazo hori gainditzeko? Zein? 
 
4. Tramankulu egokirik baldin bazen (edo baldin bada), zer materialez egiten ziren (eta dira)?  
 
5. Zer egitura antzeman dituzu arazoari erantzuna emateko? Zein da, zure ustez, forma edo itxura hori edukitzeko arrazoia? Gogoratu lehenengo unitatean egiturei buruz ikasi zenutena. 
 
5. Gizakia zer energia-iturriz baliatu izan da? 
Fitxategia: