Proiekturako proposamenak
Unitatean egin ditzakezuen hainbat proiektutarako proposamenak egingo dizkizuegu jarduera honetan.
• Proposatzen dizkizuegunetatik, aukera ezazue proiektu bat eta saia zaitezte gauzatzen, adierazten dizkizuegun faseak eta bideak kontuan hartuz.
Honako hauek dira unitate honetako proiektu nagusirako proposatzen dizkizuegun arazoak:
1. proposamena.
500 g-ko pisua duen objektu bat zorutik 25 cm-ko altuerara jaso behar duzue, edozein jatorritako indarrez baliatuz, baina indarra aurreztuz (pisuari dagokion baino indar gutxiago eginez), eta jasotako objektu horrek airean geratu behar du denbora labur batean.
Baldintzak:
a) Ez dago objektuari zuzenean heltzerik. Eraikuntza batez baliatu beharko duzue objektua jasotzeko.
b) Edozein material erabili ahal izango duzue proiektua egiteko, baina, gutxienez, hiru motatakoak izan behar dute.
2. proposamena.
500 g-ko pisua duen objektu bat zorutik 25 cm-ko altuerara jaso behar duzue, eta 15 cm mugitu linealki.
Baldintzak: Lehengo berberak.
3. proposamena.
500 g-ko pisua duen objektu bat zorutik 20 cm-ko altuerara jaso behar duzue, eta 15 cm mugitu linealki, era autonomoan, motor txiki batez baliaturik.
Baldintzak: Lehengo berberak.
4. proposamena.
200 g-ko pisua garraiatzeko gai izango den mugikari bat egin behar duzue.
Baldintzak: 50 cm-ko zabalera duen bide zuzen batetik irten gabe, 4 metro ibiltzeko gai izan beharko du zuek egindako mugikari horrek.
Arazoaren identifikazioa eta deskribapena
Aurreko proposamenetatik bat aukeratu ondoren, hor planteatzen den arazoak zer ezaugarri dituen aztertzea izango da zuen lehendabiziko eginkizuna.
• Ahal dituzuen zehaztapen guztiak jaso itzazue arazo horri buruz, eta proiektu osoaren laburpena izango den txostenean idatz itzazue.
Hemen beheko galderak egokiak izan daitezke txostenaren hasierako lan hori prestatzen hasteko, eta 135. orrialdean duzue zuen iritziak jasotzeko erabil dezakezuen orrialdearen eredu bat.
1. Hemen ageri den zerrenda horretatik, zein kontzeptuk daukate zerikusia zuek aukeratutako arazoarekin?
indarra abiadura energia-iturria grabitate-indarra mugimendu zirkularra mugimendu lineala materiala lodiera denbora argitasuna klima altuera tenperatura pisua erosotasuna neurria indarraren aurrezpena distantzia lana abantaila arriskua kutsadura
2. Proposamenetan aipatzen diren pisuak jasotzea arazo izango al litzateke zuentzat, egoera normal batean?
3. Zer baldintzatan bihurtuko litzateke hori benetako arazo?
4. Non dago, benetan, arazoaren gakoa?
5. Irakurritako proposamenetan, zer baldintzak erasten dio zailtasun gehiago egin behar den lanari?
6. Proposatutako arazoak errealak ote dira ala asmatuak? Errealitatean gertatzen ote da proposamenean adierazitako arazoaren antzekorik?
PROIEKTUAREN TXOSTEN TEKNIKOA
Arazoaren identifikazioa
Arazoaren deskribapena
Fitxategia: