Aurkezpena
Zuen taldeak bukatu ditu eraikitze-lanak, egin ditu probak eta konponketak, eta orain, ikaskide guztiei erakutsi behar diezue egindako lana, besteek ere ezagut dezaten. Baina aurkezpena ezin da edozein modutan egin: planifikatu egin behar da, eta horretarako da jarduera hau, aurkezpen hori prestatzeko.
• Presta ezazuen zuen lana gelakideei azaltzeko, hemen beheko puntuak kontuan izanik.
1. Zehaztu ezazue zein izango diren aurkezpenean aipatuko dituzuen puntuak.
2. Adieraz ezazue zein zen gainditu beharreko arazoa eta eraikitze-lanak nola antolatu dituzuen arazo hori gainditzeko.
3. Zehaztu ezazue zein diren eraikuntzaren ezaugarriak.
4. Aipa ezazue zer arazo izan dituzuen eraikitzerakoan, eta esan nola konpondu dituzuen.
5. Aipa ezazue, berriz eraikitzekotan, zer hobekuntza egin behar liratekeen.
6. Aurkezteko orduan, behar bezala erabil ezazue hizkuntza teknologikoa.
PROIEKTUAREN TXOSTEN TEKNIKOA
Fitxategia: