Proiekturako proposamenak

Teknologia arloan, unitate bakoitzerako proiektu edo eraikuntza bat proposatuko dizugu, oraintxe bertan hasita.  
• Hemen egiten dizkizugun proposamenetatik bat aukeratu, eta, zure taldekideekin batera, bertan agertzen den arazoari irtenbidea ematen saiatu behar duzu, hemen alboan eta hurrengo orrialdean ageri diren argazkien laguntzarekin.  
 
1. proposamena 
Tamaina askotako kanikak ditugu, baina jolasean egiteko tamaina batekoak bakarrik dira balekoak. Kanika kopurua handia da, eta banaketa egiteko tresna bat nahi dugu. Zer tresna bururatzen zaizu banaketa errazteko? 
 
Baldintzak: 
a) Erabiltzeko materiala: papera, kartoi mehea, kartoia… 
b) Materialak itsasteko kola zuria edo ukipen-kola erabili behar da 
c) Neurriak: irakaslearekin adostu beharko dituzu. 
 
2. proposamena 
Dendari batek egunean zehar batu dituen txanponak banatzeko tresna bat nahi du, hiru tamainako txanponak hiru taldetan sailkatzeko. Asmatuko al zenuke horretarako makina bat? 
 
Baldintzak: Lehengo berak. 
 
3. proposamena 
Kilo bateko pisua duen trentxo batentzat trenbidea eraiki nahi dugu, baina trenbide horrek erreka bat gurutzatu behar du, eta erreka horretatik ontzi bat igarotzen da noizbehinka. Nola egin trenbidea? Zer jarriko dugu maketan arazo hori konpontzeko? 
 
Baldintzak: Lehengo berak. 
 
4. proposamena 
Anaiak 12 auto ditu (denera 2 kg inguruko pisua), eta horiek gordetzeko, bi solairuko garajetxo bat nahi du. Igogailu txiki bat izatea ere gustatuko litzaioke, solairu batetik bestera bere panpinatxoak igotzeko. 
 
Baldintzak: Lehengo berak. 
 
5. proposamena 
Kilo eta erdiko pisua duen oroigarri bat dugu eta oroigarri horri eusteko lau zutabeko oinarria behar dugu. Oroigarria, bere oinarri eta guzti, 40 cm-ko altuera duen apal batean ipini nahi dugu. Oroigarriak 15 cm-ko altuera du. 
 
Baldintzak: Lehengo berak. 
 
6. proposamena 
500 puxtarri edo gehiago ditugu eta bi multzo ahalik eta berdinenetan banatuko dituen tresna bat nahi dugu. 
 
Baldintzak: Lehengo berak.
Fitxategia: