Arazoaren identifikazioa eta deskribapena

Aurreko jarduerako proposamenetatik bat aukeratu ondoren, proposamen horrek planteatzen duen arazoa zein den ikustea eta nolako ezaugarriak dituen aztertzea izango da zuen lehendabiziko eginkizuna.  
 
• Arazo horri buruz ahal dituzuen zehaztapen guztiak jaso, irtenbidea aurkitzen saiatu eta proiektu osoaren laburpena izango den txostenean idatz itzazue.  
 
Norbaitek galde dezake: nola beteko dugu hurrengo orrialde hori? Hona hemen laguntza pixka bat.  
 
Arazoaren identifikazioa puntuari dagokionez, zera esan dezakegu: egindako proposamen bakoitzean, konpondu beharreko arazo bat duzue, eta zuen taldeak (taldekide guztiak ados direla) proposamen horietatik bat hautatu behar du. Ondoren, aukeratutako proposamen horrek planteatzen duen arazoa zein den identifikatu behar duzue, eta hori izango da, hain zuzen, txosteneko arazoaren identifikazioa puntuan zehaztu beharko duzuena.  
 
Arazoaren deskribapena puntuan, berriz, aurreko atalean identifikatutako arazo horren azterketa sakonagoa egin behar duzue. Horretarako, honako galdera hauen antzekoei erantzutea litzateke egokiena:  
 
Zein dira baldintza nagusiak? Eta zailtasunak?  
Zer egin beharko genuke arazoa gainditzeko?  
 
Tresna edo tramankulu bat eraiki beharko balitz, zer baldintza bete beharko lituzke, segurtasuna, kostua, erabilera, kanpoko itxura eta abar kontuan izanik? 
 
PROIEKTUAREN TXOSTEN TEKNIKOA 
Arazoaren identifikazioa 
 
Arazoaren deskribapena 
Fitxategia: