Materialen berrerabilera II

Materialen berrerabilpenarekin jarraituko dugu jarduera honetan ere. Oraingoan, ordea, behaketaren ordez, irudimena erabiltzea eskatuko dizuegu. 
 
Jarduera nondik nora doan ikusteko, irakur ezazue lehenbizi honako gertaera hau: Andonik ez zeukan dirurik bere arreba txikiari opari bat erosteko, eta oparia berak sortu eta egitea bururatu zitzaion. Horretarako, 6 esne-botila huts eskuratu eta kolore biziz margotu zituen, birlak egiteko. Birla horiekin eta baloi zahar batekin, bolo-joko dotorea oparitu zion arrebari. 
 
• Idatz ezazue zein berrerabilera emango zenieketen taulan agertzen diren objektuei. 
Fitxategia: