Materialen berrerabilera I

Jarduera honetan, berrerabilera-kasu praktiko batzuk aztertuko dituzue, eta horretarako, joko moduko bat proposatzen dizuegu.  
 
Zuen eraikuntza egiteko garaian, material berrerabiliak oso interesgarriak eta egokiak izan daitezkeela konturatuko zarete.  
 
• Hemen azpian agertzen diren proiektuen argazkietan, topa itzazue beheko aldean jarritako zerrendetan adierazten diren material berrerabiliak, eta jar iezaiezue dagokien zenbakia argazkietako biribiletan. 
Hona hemen berrerabilitako materialen zerrendak: 
1. Gurpil-erradioak 2. Txokolatezko arrautzen barneko plastikoak 
3. Tren baten gurpila 4. Zapatekin etortzen diren gomak 
5. Altzari zaharren egurrak 6. Ile-lehorgailu baten motorra 
7. Kakao-poto bat 8. Plastikozko hodien pusketak 
9. Aurrez erabilitako bonbillak  10. Pistola termourkor baten punta 
11. Kable zatiak 12. Aurrez erabilitako eskuairak
Fitxategia: