Teknologiako gelaren berezitasunak

Honezkero, konturatuko zinen teknologiako gela ez dela gainerako gelak bezalakoa. Teknologiako gelan, gehienetan, hiru gune edo leku bereiz daitezke: 1) Biltegia. 2) Diseinurako eta lan-prestaketarako gunea. 3) Proiektuak eraikitzeko gunea. 
 
• Azter ezazu zure teknologiako gela, eta ea bereizten dituzun aipatu ditugun hiru guneak. Ikusi gune bakoitzean dauden objektu, tresna eta makinak, egin horien zerrendak egin eta aztertu eta erabaki gune bakoitza zertarako erabili behar den.
 
Teknologiako gelaren eta gainerakoen arteko desberdintasunak ikusi eta aztertu dituzu, baina adieraziko al dituzu desberdintasun horiek marrazki biren bidez? 
 
• Marraz itzazu teknologiako gelaren eta beste edozein gelaren planoak marraz itzazu eta konparatu biak.
 
 
Teknologiako gelaren azterketa amaitzeko, jarduera hau proposatzen dizugu.
 
• Adieraz ezazu kontzeptu mapa batean teknologiako gelari buruz ikusitakoa. Behean duzu mapa hori osatzeko eskaintzen dizugun eskema.
 
TEKNOLOGIAKO GELA 
1. gunea:                                2. gunea:                      3. gunea: 
Zer egiten dugu?                     Zer egiten dugu?            Zer egiten dugu? 
Dauden objektuak                  Dauden objektuak          Dauden objektuak

 

Fitxategia: