Zenbait zubiren azterketak
Jarduera hau operadore teknologikoei buruzkoa da, eta aipatu ditugun gaiei buruz (egitura, profila, esfortzua eta aplikazioak) ikasitakoa finkatzea du helburu.
Zubia hartuko dugu sintesi-jarduera hau egiteko aztergai.
• Egin itzazue hemen beheko eta hurrengo orrialdeko bi ariketak, eta atal honen ikuspegi orokorra osatzeko aukera izango duzue.
1. ariketa
Zubiak historian zehar izandako aldaketak analizatuz, laburpen-taula bat egin behar duzue, hurrengo orrialdekoa eredu gisa hartuta.
Laburpen-taula horretan, hainbat gauza analizatuko dituzue: materialak, egiturak, formak, eraikinen egituretan erabiltzen diren profil motak, egiturako elementu garrantzitsuenek jasaten dituzten esfortzuak…
Egurrezkoa (errekakoa) Erromatarra (harrizkoa) Zutabeduna (zementuzkoa) Zintzilikakoa (esekia) Euskarriduna
Fitxategia: