Perspektiba desberdinen
Perspektiba desberdinen bereizketa
Eman iezaiozue begiratu bat orain arte marrazketan erabilitako metodoei: bistak, Cavaliere perspektiba eta perspektiba isometrikoa landu dituzue. Ondo bereizten al dituzue?
• Hemen beheko marrazkietan, objektu berbera hainbat eratan marraztuta aurkituko duzue. Identifika ezazue marrazteko era bakoitza, izenda itzazue orain arte ikasi dituzuenak eta ingura itzazue biribil batez ezezagunak.
Oharra. Oraindik ezagutzen ez duzuen perspektiba horretan egindako irudiak aurreko eta zeharreko ikuspegitik eginak daude, nahiz eta oraingoz aurrekoa (perspektiba lineala) bakarrik ezagutzen hasiko garen.
Fitxategia: