Marrazkiak egiteko era
Marrazkiak egiteko erak
Ahokaketa-sistema erabilita egin ditugu azken jardueretako marrazkiak, eta teknika hori lantzerakoan, guztiek pieza berbera marraztu arren, emaitza ezberdinak lortu izango dituzue, ziur aski. Hau da, zuek guztiok, gutxi gorabehera, antzeko zerbait marraztu duzue, baina marrazki guztiak ez dira berdinak atera.
• Begira iezaiezue arreta handiz hurrengo orrialdeko marrazkiei, eta ikus ezazue non dauden horien arteko ezberdintasunak.
Marrazteko hartu dugun pieza beti berbera da, aurreko planoen neurriak ere halaxe dira, baina inklinazioa (angeluak) eta aldamenetako planoen luzera (piezaren sakontasuna adierazteko erabiltzen duguna) pittin bat aldatuz, irudiak ere aldatu egiten dira. Begira marrazkia egiteko zenbat aukera sor daitezkeen luzera hori pixka bat aldatuz.
Aipatu ditugun marrazki horiek guztiak oso antzekoak dira, baina nahastea ere eragin dezakete, eta nahaste-borrastea sortzeko arriskutik alde egiteko, gizakiak hainbat era arautu ditu marrazkiak egiteko; hau da, batzuk egokiagotzat jo ditu.
Marrazkiak egiteko era arautu horietako bat, Cavaliere perspektiba da.
Fitxategia: