Soluzioak diseinatu
PROIEKTUAREN TXOSTEN TEKNIKOA
Irtenbideak diseinatu
Egin dituzuen ikerketa eta saiakuntzen ondoren, aukeratutako proiektuari zer irtenbide eman aztertzen hasteko garaia iritsi zaizue. Egin beharreko proiektua talde osoarena izango denez, irtenbide bakar batera bildu beharko dituzue zuen ideia eta proposamen guztiak. Baina, aurrez, bakoitzak berea lantzeko eta prestatzeko aukera izango duzue. Irudimena martxan jartzeko unea duzue, beraz, oraingo hau. Hartu orri bat, eta has zaitezte proposatutako arazoari konponbidea bilatzen: idatz itzazue bururatzen zaizkizuen ideiak, eta, marrazki bidez, eman forma.
Bakoitzak bere ideiak landu eta marrazkiak prestatzen dituzuenean, bil zaitezte taldekideok, eta egin ezazue bakoitzak zuen zirriborroaren azalpena. Jaso itzazue proposamen guztiak behar den arretaz eta errespetuz, eta, guztionak aztertu ondoren, hauta ezazue egokien deritzozuena.
Proiektuaren zirriborroa
Fitxategia: