Objetuak marraztu
Objetuak perspektiba linealean marraztea
Jarduera honetan ere, perspektiba lineala lantzen jarraituko duzue, objektuak nola irudika daitezkeen ikusteko.
• Egin itzazue proposatutako ariketak, eta marraztu eskatzen diren objektuak, hemen behean adierazitako oharrak kontuan izanik.
1. ariketa
Demagun, logela bateko gauzak irudikatu nahi ditugula sistema hau erabiliz.
Lehendabizi, zuen aurrean eta begien altueran egongo den puntu nagusi edo ihes-puntu bat hautatuko duzue.
Bigarren pausoa, berriz, hauxe izango da: koka ezazue paperean marraztu nahi duzuen objektuaren aurreko bista (Cavaliere perspektiban bezala), zuekiko eta puntu horrekiko erlazio espazialak zainduz (gure begien altuera baino gorago dauden objektuak, ihes-puntuaren gainean marraztu; ezkerrean daudenak, ihes puntuaren ezkerrean...).
Hor goiko marrazki horretan ikus dezakezue nola egiten den hori.
2. ariketa
Marraz itzazue aulki batzuk hemen behean, perspektiba linealaren metodoa erabiliz.
3. ariketa
Hemen beheko irudian kubo txikiz osatutako kubo handi bat ikus dezakezue. Imajina ezazue hiru kubo txiki (markatuta daudenak) kentzen ditugula kubo handitik.
Nola geldituko litzateke irudia? Egingo al zenukete irudi horren marrazkia perspektiba linealaren metodoa erabiliz?
4. ariketa
Marraz ezazue honako irudi bakoitza, baina perspektiba lineala erabiliz.
Fitxategia: