Plano teknikoak

Plano teknikoak perspektiban 
Marrazteak baditu bere zailtasunak; batez ere, hiru dimentsiotan dagoena bi dimentsiotako paperean adierazi behar dugunean. 
 
Gelan bertan, adibidez, begira iezaiozue sabaia eta hormak elkartzen diren txokoetako bati. Ertz horretan, hiru angelu zuzen elkartzen dira (bat sabaiari dagokiona eta beste biak hormei), eta hiru angelu zuzen horiek erpin bakar batean elkartzen dira. 
 
Hiru angelu zuzen erabiliz, marraz ezazue gelako sabai ertzeko izkina hori, eta osatutako irudia ikusiz, azter itzazue ondorioak. 
 
Prozedura 
1. Hiru angelu zuzen horiek diren bezala marrazten badituzue (zuzenak), hemen azpiko irudi hauen antzeko zerbait aterako zaizue beti, eta, ikus dezakezuenez, marrazki horrek ez du txoko baten tankerarik. 
2. Orain, jar zaitezte gelaren erdian, eta begira iezaiozue marraztu nahian zabiltzaten txoko horri, paperez egindako tutu batetik, edo kartoi mehean egindako zulo biribil batetik, eta adieraz ezazue, hemen alboan, nolakoa den ikusten duzuen marrazkia. 
 
Azterketa 
1. Nolako irudia ikusten duzue da tutuaren bidez? Marraz ezazue. 
2. Nola adieraziko zenituzkete gelako ertzak edo txokoak era horretako marrazkien bidez? 
 
Nahiz eta errealitatean pareten arteko angeluak 90 °-koak izan, gure ikuspuntutik, 120 º-koak ikusten ditugu. Hori dela eta, gelako ertzek –edo beste edozein kaxa edo antzekoenek– hemen behean marraztutakoen itxura izaten dute.
Fitxategia: