Zirriborroa hobetu

Proiektuaren plano teknikoa 
 
Dagoeneko, egin duzue zuen proiekturako lehen diseinua izango den zirriborroa, eta bertan, egituren izenak eta beste hainbat datu ipini dituzue. Marrazterakoan sumatu al duzue gabezia edo zailtasunik? 
 
Zer da gehien kostatu zaizuna, irudiaren zirriborroa egitea, ala irudi hori hiru dimentsiotan marraztea? 
 
Marrazkia hiru dimentsiotan adierazi nahi dugunean, bolumen itxura eman nahi diogunean, hauxe egin ohi da: 
1. Lehenengo, plano bakarrean balego bezala marraztu irudia. 
2. Ondoren, irudia luzatu egin behar duzue, atzerantz jarraituko balu bezala. Luzapena adierazteko egin beharreko lerroek beti angelu berbera osatu behar dute hasierako irudiaren marrekin (45 °-koa, esate baterako). Horrela, gure hasierako irudia bolumen itxura hartzen hasiko da. 
3. Azkenik, irudiari eskainitako luzapen hori mugatuko dugu, eta, horrekin, gure irudiaren sakontasuna mugatuko dugu. 
Oharra: garrantzi berezia du marra paraleloak ongi marrazteak. Jasotako informazioa erabiltzeko eta aplikatzeko jarduera duzue oraingo hau. 
 
Egin ezazue hemen behean aipatzen dizkizuegun objektuen irudiak, eta ahalegindu hiru dimentsiotan marraztutako irudiaren itxura ematen. Ez du oso zehatza izan beharrik, esku hutsez eta marrazteko tresnarik gabe marraztea nahikoa da. 
 
Hauek dira marraztu behar dituzuen objektuak: 
Gelako zure mahaia                                   Grapagailua                                  Orri-zulagailua
Fitxategia: