Elektromagnetismoa

Ikerketa-jarduera honen bidez, elektromagnetismoaren fenomenoa aztertu nahi dugu, eta mundu horretan abiatzeko, imanak aztertzen hasiko gara. Iman bat zer den galdetzen badizuegu, ez duzue jakingo, agian, definizio zehatz bat ematen; baina ziur gaude inoiz jolastu zaretela iman batekin, eta haren portaeraz gauza asko dakizkizuela. Dena dela, dakizkizuen gauza horiek zehazten hasi behar duzue. Esate baterako, imanak bere inguruan sortzen duen fenomeno/efektuari eremu magnetikoa deritzo. 
Nola lor daiteke iman bat? Iman naturalak magnetita izeneko harrietatik lortzen dira, eta, beraz, meategietan harri hori lortuta egin daiteke iman bat. Baina bada efektu bera –edo antzekoa– sortzen duen beste asmakizun bat ere: elektroimana. Izenak berak dioenez, elektrizitatearen bidez lor daiteke. 
 
Elektrizitatea eta magnetismoa oso loturik doazen fenomenoak dira, eta elektromagnetismo izenez ezagutzen da efektu hori. Lehenago ere aipatu dugu elektromagnetismoa (gogoratu 12. jarduera). Sorgailurik erabiliena (turbina generadorea) elektromagnetismoaren printzipioan oinarriturik dago, hain zuzen. 
 
• Egin itzazue ondoren proposatzen dizkizuegun bi ariketa hauek. 
 
1. ariketa 
Deskriba itzazue, ezer baino lehen, zein diren imanak eragiten dituen efektuak... 
 
2. ariketa 
Taldean egiteko ariketa duzue hau. Talde bakoitzak proiektutxo bat antolatu behar du, eta hori aurrera eramanez, elektrizitatea magnetismo bihurtzeko bidea ikertuko du, bai eta alderantzizkoa ere: magnetismotik elektrizitatea lortzekoa. 
a) Taldetan banatu. Elektrizitatea -->magnetismoa ibilbidea ikertzeko egin ditzakezuen proiektutxoak hemen beheko eskeman adierazten dira: 
 
Elektrizitatea ------------->Magnetismoa 
Elektroimana        Motorra          Txirrina               Solenoidea 
 
b) Aurrekoaren alderantzizko noranzkoa (magnetismoa --> elektrizitatea) aztertzeko, hemen duzue beste eskema: 
Magnetismoa------------->Elektrizitatea 
                                                  Generadorea/dinamoa 
 
Ohar garrantzitsua: goiko eskemetan agertzen diren kontzeptuak hurrengo jardueretan lantzen dira, eta horietan bideratzen dira proiektutxoak.  
Fitxategia: