Konmutadore eta

Kommutadore eta gurutzatze-giltzaren erabilpena 
 
Jarduera honetan, erabilera horiek zein izan daitezkeen erakusten duten eredu pare bat eskaintzea pentsatu dugu.  
 
Hasteko, zu bezala DBHko 2. maila egiten ari ziren ikasleak eraikitakoak dira proiektu hauek. Alde horretatik, zure sormena bultzatu eta suspertzeko balio dutela pentsatu dugu. 
 
Lehenengo proiektua igogailu batena da, eta bigarrena garaje bateko atea irekitzeko eta ixteko mekanismoa (maketan). Bi proiektu horien irudiak hurrengo orrialdeko argazkietan dituzu. 
 
Igogailua 
 
Hurrengo orrialdeko 1 irudian ikus dezakezu. Joan zen urteko 3. unitatean agertzen zen igogailu bera da, baina ordukoak ez zituen kontroladoreak dauzka honek. 
 
Muntaia honetan ikus ditzakezu non eta zertarako erabili diren aurreko ariketan aztertutako etengailu itxiak eta bi polo eta bi noranzkoko kommutadorea. 
 
Igogailuaren noranzko bakoitzaren amaieran etengailu itxia dago.  
 
Igogailuak badu zurezko xafla bat sabaian, eta xafla horrek etengailua irekitzen du, igogailua hura dagoen lekuraino iristen denean.  
 
Etengailua irekitzen denean, korrontea moztu eta motorra geldiarazten du. 
 
Bi polo eta bi noranzkoko kommutadoreak, bestalde, motorraren noranzkoa aldatzen du konexio-poloak aldatuz, eta goian dagoenean behera eraginarazi motorrari, eta behean dagoenean, igotzeko eragin motorrari. 
 
Hemen alboko 1 irudian ikus dezakezu igogailua nolakoa den. 
 
Garajeko atea 
Bigarren proiektua garajeko atea irekitzeko eta ixteko mekanismoa da. Aurreko igogailuak zituen kontroladore berak erabiltzen ditu eta bakoitzaren funtzioa ere bera da. 
 
Oraingo honetan, ordea, garajeko atea kontrolatzeko erabiliko ditugu osagai horiek, esanda bezala. 
 
Begira iezaiezu hemen beheko argazkiei eta berehala jabetuko zara nola eraiki den muntaia hau.
Ziur gaude: bi proiektu hauek ikusi bezain azkar zure irudimena martxan jarri da, eta hauen antzeko zerbait bururatuko zitzaizun zuk egin beharreko lanetarako. 
 
Zure proiektu horren diseinua egiteko unera iristen zarenean izango duzu aukera jarduera hau osatzeko. Bitartean, jarraitu informazio gehiago biltzen.
Fitxategia: