27-jarduera (2-2)
Ikusi duzue, nikrom-ak material moduan dituen ezaugarriei esker, nikrom-ezko haria berotu egiten dela korronte elektrikoa bertatik igarotzen denean. Azter dezagun gehiago fenomeno hori.
• Informazio-liburuetan kontsultatuz edo gaiaz jakin dezaketenei galdetuz, ikus ezazue nolako portaera izan dezaketen hainbat materialek korronte elektrikoaren aurrean.
1. Hainbat materialek dituzten ezaugarriei esker, haria berotu egiten da korronte elektrikoa horietatik igarotzen denean. Material egokia aukeratuz gero, berotzeaz gain, goritu egiten da, eta material gorituak argia eta beroa ematen ditu. Zertarako erabil daiteke hori?
2. Aipatuko al zenituzkete ezaugarri horretaz baliaturik egiten diren zenbait tresna?
3. Ezagutzen al duzue Edison jauna? Jakin nahi al duzue zertxobait haren bizitzaz? Begira ezazue informazio-liburuetan, ea zer aurkitzen duzuen gizon horren bizitzaz; eta ipin itzazue zerrenda batean haren asmakizun garrantzitsuenak.
Fitxategia: