Material metalikoak

Aurreko batean, elektrizitatearekiko bi eratako materialak daudela aipatu genuen: eroaleak eta isolatzaileak. Ikerketa honen bidez, material eroale batzuen beste hainbat ezaugarri aztertu nahi ditugu. 
 
Erantzun iezaiezu ondoren datozen galderei; jarraian, egizue proposatutako saiakuntza, eta adieraz itzazue ateratako ondorioak.  
 
Azterketa 
1. Nola deitzen zaie burdinari, latorriari, kobreari, aluminioari eta antzeko materialei? 
 
2. Zer ezaugarri dituzte material horiek? 
 
3. Zuen ustez, material metaliko guztiek garraiatzen al dute korronte elektrikoa? 
 
Prozedura 
1. Har itzazue kobrezko, eztainuzko eta burdinazko hariak, egurrezko listoia, eta urez betetako ontzia, eta egin ezazue irudian agertzen den bezalako muntaketa. 
2. Sartu uretan hariaren alde bat, eta beste aldean, argizariaren bidez, ipini bolatxoak hari horiei itsatsita. Ondoren, jarri ura berotzen, eta behatu zer gertatzen den. 
 
Azterketa 
1. Zer gertatu da hiru bolatxoekin? Zergatik ote?
 
2. Hariei argizariz itsatsiriko bolatxoetatik, zein erori da lehen? Eta ondoren? Zein erori da azkena? Zergatik gertatu ote da horrela?
 
3. Zer antzekotasun dute burdinak, eztainuak eta kobreak? 
 
Ondorioak 
Zer ondorio ateratzen duzue aurreko saiakuntza eta azterketa egin ondoren?
Fitxategia: