Operadore ziklikoa
Has gaitezen hainbat kontzeptu argitzen. Mugimendu ziklikoa guretzat, teknologian ari garenez, epe jakina igaro ondoren errepikatzen den mugimendu sorta edo sekuentzia da, eta operadore ziklikoa, tresna bat mugimendu zikliko hori errepikatzera daraman operadorea.
Jo dezagun, esate baterako, arropa garbitzeko zikloa aztertzen ari garela. Arropa-garbigailu batean, prozesu hori ziklo baten bidez adieraz dezakegu: garbigailua urez bete, alde batera eta bestera danborrari eragin, ur zikina kanporatu…
Ziklo hori behin eta berriro errepikatzen da garbigailuan, eta hori automatikoki antolatu eta errepikaraziko duen operadorea, operadore ziklikoa da.
Adibide horretan bezalatsu, gaur egun arruntak diren tresna askotan erabiltzen dira operadore ziklikoak.
Mugimendu ziklikoa duen mekanismo bat eraiki eta aztertzen hasi aurretik, hondakin teknologikoek ingurumenean izan ditzaketen ondorio kaltegarriak saihesteko zer bide dauden aztertzeko eskatuko dizuegu jarduera honetan.
• Hiztegian edo beste kontsulta-liburu batean begiratu ondoren, laburbil ezazue zer adierazi nahi duten hemen behean aipatzen dizkizuegun kontzeptuek.
• Berrerabili (berriz erabili) • Birziklatu • Urritu edo murriztu (hondakinak eta energiaren erabilera)
Fitxategia: