Polaritate aldaketa
Zure proiekturako oso interesgarriak izan daitezkeen bi elementu hauek dira: txirrina eta motorra. Jarduera honetan, motorrari buruzko informazio gehiago biltzea eta hobeto ezagutzea proposatzen dizugu.
• Azter ezazu motor baten portaera, hemen alboko argazkietan proposatzen diren muntaiak eginez, eta atera itzazu ondorioak.
Azterketa
1. Har ezazu ardatz bakarreko motor bat eta konekta iezaiozu pila bati, irudian agertzen diren borneen zeinuak kontuan hartuz.
2. Ardatzaren biratze-noranzkoa argiago ikusteko, ipin iezaiozu paper zati txiki bat ardatzari lotuta.
3. Zein aldetara biratzen du motorraren ardatzak?
Azterketa (jarraipena)
4. Egin ezazu lehen egindako gauza bera, baina pilaren borneak aldatuz.
5. Zein aldetara biratzen du orain motorraren ardatzak? Lehen bezala ala alderantzizko noranzkoan?
Ondorioak
Zer ondorio aterako zenuke egindako azterketa horren ondoren?
Fitxategia: