Sakagailuak

Pultsadore edo sakagailuak 
 
Etengailuetatik era berezikoak diren batzuk ikusiko ditugu oraingoan: pultsadore edo sakagailu izenez ezagutzen direnak. 
 
Azter ezazu arretaz hemen behean ematen zaizun informazioa, eta osa ezazu hor beheko taularen antzeko bat.
 
Nagusiki, bi eratako sakagailuak daude. Batzuek, zanpatzen ditugunean bakarrik ixten dute zirkuitua, eta egoera normalean irekita egoten dira. Normalean irekita dauden sakagailuak dira. Honela adierazten dira. 
Beste batzuek, ordea, normalean zirkuitua itxita mantentzen dute eta normalean itxita dauden sakagailuak dira. Honela adierazten dira. 
Sakagailuei buruz ahalik eta informazio gehien bildu ondoren, egizu sakagailuek izan ditzaketen aplikazioen zerrenda
 
Hemen beheko taulan kontroladoreentzako zenbait aplikazio aipatzen dira. Zein motatako kontroladoreak erabiltzen dira aplikazio horietan 
 
APLIKAZIOAK                                    KONTROLADOREAK 
Eskaileretan 
Autoetako ateetan 
Komun batzuetako argiterian 
Hozkailuan
Fitxategia: