Fabrikazio

Fabrikazio-teknikak eta material metalikoen lanketa 
 
Unitate didaktiko honetan, hainbat gauza ikusi eta ikasi duzue, dagoeneko aukeratu duzuen proiektu hori gauzatzeko.  
 
Orain bigarren pausoa dator, eta lehen unitate honetan (gainerako guztietan bezala), zuek egin beharreko eraikuntzan pentsatzen hasi behar duzue, bai eta eraikuntza hori egiteko erabili beharko dituzuen materialak aukeratzen ere. 
Unitate honetan, material metalikoak aztertuko dituzue, eta material horiek lantzeko erabiltzen diren tresnak eta teknikak ezagutzen saiatuko zarete. Dena dela, azterketarekin eta materialen erabilerarekin hasi aurretik, egokia litzateke horiei buruzko informazio zehatza jasotzea: zer diren, nola fabrikatzen diren, nola erabili behar diren, material horien erabilerak ingurumenean zer eragin duen…  
 
Hori izango da orain egingo duzuen jardueren helburua. 
 
Aipatu ditugun material metaliko horiek nolakoak diren aztertzea eta metal horiei buruz eta metalak lantzeko erabiltzen diren tresna eta teknikei buruz informazioa jasotzea izango da jarduera honen helburu nagusia. 
 
• Bil ezazue unitate honetan erabiliko dituzuen materialei eta material horiek lantzeko erreminta eta teknikei buruzko informazioa, eta aztertu gaia ariketa hauek eginez. 
 
1. ariketa 
Metalak egurraren antzera lantzen dira; hau da, moztu edo limatu egin daitezke, eta markatu edo zulatu ere bai. Horrez gain, tolestu, lotu, elkartu… eta beste hainbat eratara ere landu daitezke.  
Bi material mota horien artean, ordea, bada desberdintasun nabarmena erabili beharreko tresna edo erremintetan: egurra lantzeko erabiltzen diren tresnen ordez, beste erreminta batzuk erabili behar izaten dira material metalikoak lantzeko. 
 
Erlaziona itzazue hurrengo orrialdeko zerrenda horietan aipatzen diren erremintak eta teknikak. Tresnen eta tekniken izenak, denak, nahasian daude, eta aurrean duten zenbakia dute adierazgarri bakarra. Elkarrekin lotura duten tresna/teknika bikoteak zenbakien bidez adieraztea izango da zuen lana. 
1. Zerratzea 2. Moztea 
3. Zulatzea 4. Arkuzko zerra edo burdin zerra 
5. Tolestea 6. Torloju finkoa (tornuzila) eta mailua 
7. Markatzea 8. Soldagailua eta eztainua 
9. Soldatzea 10. Lima 
11. Zulagailu elektrikoa 12. Errematxe bidezko lotura 
13. Itsastea 14. Granetea, konpasa, arkatz puntaduna 
15. Zulagailuak eta torlojuak 16. Torlojuen bidezko lotura 
17. Kola 18. Leuntzea 
19. Eskuzko zizaila 20. Errematxatzeko makina 
 
1. ariketa 
Material metalikoak elkarri lot dakizkioke, zenbait teknika egoki erabiliz. Baina teknika horiek guztiak ez dira berdinak, eta, metalen arteko lotura batzuk desmuntagarriak diren bezala, beste batzuk, berriz, finkoak izan ohi dira. Ariketa honetan, orain arte izendatu ditugun edo zuek ezagutzen dituzuen material metalikoen arteko loturak sailkatu behar dituzue: 
 
LOTURA LOTURA MOTA 
Errematxe bidezko lotura Finkoa 
Fitxategia: