Operadore ziklikoaren

Operadore ziklikoaren osaera 
 
Jarduera honetan, mugimendu ziklikoa duen mekanismo bat eraiki dezazuela proposatzen dizuegu. 
 
Egin ezazue ariketa hau, adierazten dizuegun prozedurari jarraituz.
 
Prozedura 
1. Eraiki ezazue hor alboko irudietan ageri den bezalako operadore zikliko bat. Laguntza beharko bazenute, jarrai iezaiezue Eraikitze-teknikak liburuxkako argibideei. 
2. Aurreko jardueran aztertutakoa kontuan hartuz, eta natura zaindu egin behar dela berriz ere gogoratuz, aplika itzazue eraikuntza honetan (eta gainerako eraikitze-lan guztietan) irizpide horiek, eta, bereziki, egin itzazue ahal duzuen osagai gehienak berrerabiltzeko ahaleginak. 
 
3. Metalezko lata (tomate edo piper potoa, esaterako) izango da operadorearen atal nagusia. Alboko argazkiek erakusten duten eran muntatuko duzue operadorea. 
 
4. Zuen esku geratzen da egiten ari zareten operadoreko lata mugitzeko polea-sistema eta transmisioak nola egin. Kontuan izan, dena dela, geldiro biratzea nahi dugula. 
 
Azterketa 
1. Zein da egin duzuen operadore horren funtzionamendua? Zer gertatzen da lata biraka hasten denean? 
 
2. Noiz pizten da goiko bonbilla? Eta erdikoa? Noiz pizten da beheko bonbilla?  
 
3. Zuen ustez, funtzionamendua ikusita, zertarako balio du? 
 
4. Jo dezagun zirkuitu horretan hiru motor jartzen ditugula hiru bonbillen ordez. Horrela eginez gero, operadorearen bidez hiru motor kontrola genitzake. Zer motor jarriko lirateke martxan aldi bakoitzean, zer ordenatan eta bakoitza zenbat denborarako? 
 
5. Egin duzuen operadoreak ba al du erabilerarik zuen proiektu nagusian? Nola erabil dezakezue? 
 
6. Arazo bati irtenbidea ematean, emaitzak ez du zertan bakarra izan. Esate baterako, operadorearen funtzio bera lortzeko, beste hainbat aukera ere izan daitezke. Espekak eta txapazko sakagailuak erabiltzea izan daiteke horietako bat, hemen beheko argazkietan ikus dezakezuen bezala.
Fitxategia: