Elektrikari lanetan

Aurreko jardueran egindako ariketetan eta saiakuntzetan oinarriturik, eta handik ateratako ondorioak kontuan izanik, oraingo honetan proposatzen dizkizuegun egoerei irtenbidea edo esplikazioa emateko gai izango zaretela uste dugu. 
 
Beha iezaiezue arretaz hemen beheko ariketei, erantzun iezaiezue egiten dizkizuegun galderei, eta saia zaitezte proposatutako arazoari erantzuna ematen. 
 
1. ariketa  
Elektrikari lanetan hasi berria den norbaitek, etxeko konponketak egiteko garaian, hiru lanpara ipini ditu korridorean, baina ez dago oso gustura, oso argi gutxi egiten baitute eta, gainera, argietako bat errez gero, beste biek ez dute argitzen. Elektrikari horri azaldu behar diozue non egin duen gaizki eta zer zuzendu behar duen. 
 
1. Nola instalatu ditu bonbillak? 
 
2. Zergatik ematen dute hain argi gutxi? 
 
3. Zer eratara muntatu beharko lituzke bi eragozpen horiek gainditzeko?
 
4. Gai al zarete eskema baten bidez adierazteko elektrikariak erabili duen zirkuitu mota eta zuek proposatzen duzuena? 
 
HASIBERRIAREN ZIRKUITUA                                   ZUEN ZIRKUITUA 
 
2. ariketa  
Hona hemen teknologiako gelan sortutako kezka bat. Proiektua egiteko erabili behar dugun motorra 6 V-ekoa da, baina eskura dauzkagun pila guztiak 1,5 V-ekoak dira. Nola konpondu arazotxo hori? 
 
1. Pila bakar bat jarriz gero, erre egingo ote da motorra? 
 
2. Nola moldatuko gara motorrak eskatzen dituen 6 V horiek lortzeko? 
 
Pilak paraleloan ipiniz gero, lortuko al ditugu 6 V horiek? 
 
3. ariketa  
Jo dezagun oraingoan 6 V-eko motorra eta bonbillak ditugula, baina korronte elektrikoa 12 V-eko iturri batetik datorkigula(bateria batetik, esaterako); zer egin beharko dugu motorra abian jartzeko, erretzeko arriskurik gabe?
Fitxategia: