Korronte elektrikoa

Bolaluma edo orrazia igurtzitakoan, elektrizitate estatikoz kargatzen da, eta inguruko izpi edo zati txikiak erakarri egiten dituzte (papera, ur-zurrustatxoa, etab.). Era honetako elektrizitate estatikoa baztertu gabe, guri gehien interesatzen zaiguna beste era batekoa da: korronte elektrikoa.  
 
Izan ere, elektrizitate estatikoa eta guk etxe eta eskoletan erabiltzen duguna ez dira berdinak. Esan dugunez, elektrizitate estatikoa ez da mugitzen, eta korronte elektrikoa, ura hodi baten barnean bezala, batetik bestera mugitzen da kableetan zehar. Elektrizitate mugikor honi esaten diogu korronte elektrikoa.  
 
Korronte elektrikoaren fenomenoa Stephan Grayk (1696-1736) behatu zuen lehen aldiz, setazko hari baten bidez etxean igurzteaz sortutako elektrizitatea lorategiraino eraman zuenean. Unitate didaktiko honetan, korronte elektrikoa soil-soilik 

aztertuko dugu hemendik aurrera.  
Ikerketa-jarduera honen bidez, zirkuitu sinple bat nola osatzen den ikusiko duzu. 
 
Hemen behean adierazitako urratsei jarraituz, osa ezazu zirkuitu elektrikoa, eta egindako galderei erantzun. 
 
Azterketa 
Har ezazu petaka tankerako pila bat. Zuk badakizu pilak elektrizitatea sortzen duela, baina nola? Azter dezagun pausoz pauso. 
 
1) Pila batekin bakarrik, beste ezer gabe lor al dezakezu argirik? 
2) Zer gehiago behar duzu?  
3) Kobrezko hari birekin eta bonbilla batekin egingo al zenuke hemen alboan agertzen den muntaia? Gogoan hartu horrelako muntaia bati zirkuitu elektriko sinplea deritzola. 
4) Muntaia egin ondoren, pizten al da bonbilla?
Fitxategia: