Makina erdiautomatikoa
Agindu bat jaso ondoren, makina edo operadorea gai bada mugimendu edo eragiketa sorta bat bere kabuz egiteko, eta amaitutakoan berriro zikloa errepikatzeko prest geratzen bada, tresna hori erdiautomatikoa dela esango dugu.
Kafea edo edari beroak ematen dituen makinak, esaterako, txanponak jasotzen ditu lehenengo, edalontzi bat askatuko du gero, ur beroa kafearekin (edo dena delako edariaren osagaiarekin) nahasturik isuriko du ondoren, eta, eskariaren arabera, esnea eta azukrea gehituko dizkio, eta, azkenean, makilatxoa jarriko du edalontzian, edaria nahasteko. Horiek guztiak egin ondoren, eta berak bakarrik, prozesua bukatuko du, eta prest geldituko da txanponak jaso eta berriz funtzionatzen hasteko.
Aipatu dugun kafe-makina hori makina erdiautomatikoa da.
Freskagarriak banatzen dituzten makinak ere, kafearenak baino sinpleagoak izan arren, erdiautomatikoak dira.
Makina horieta, hauxe gertatzen da ziklo bakoitzean: dirua jasotzearekin batera, martxan jartzen da makina, freskagarria askatu egiten da, soberako dirua itzuli, zikloa gelditu, eta beste bati hasiera emateko prest jarri. Freskagarri-makina ere makina erdiautomatikoa da.
Orain artean, makina erdiautomatikoei buruzko informazioa jaso duzue, eta oraingo honetan, era horretako operadore bat egitera konbidatzen zaituztegu.
• Ondoren agertzen diren argazkiei begiratuz, eta adierazten diren pausoei jarraituz, eraiki ezazue txanponez funtzionatzen duen makina.
1. fasea
1. Eraikuntzarako laguntzarik nahi baduzue, Eraikitze-teknikak liburuxkan begiratu.
2. Makina hori egiteko, bi operadore ezagun erabiliko dituzue: sakagailu irekia eta sakagailu itxia. Dena dela, kontu izan muntaketa horretan bi sakagailuek itxura berezia dutela.
3. Bi sakagailuak paraleloan jarrita daude zirkuitu elektrikoan, eta motorra ere zirkuitu horretakoa da. Bi sakagailuetako bat itxita egotea aski da motorra martxan jartzeko.
GOIKO IRUDIAK ALDATZEKO:
Motorra abiatzean--> Motorra abiatzean
soltatu--> askatu
Poleako espekak bultzatzean--> Poleako espekak bultzatzean
Txanponaren bidez bi alanbreak konektatzean--> Txanponaren bidez bi alanbreak konektatzean,
Hau martxan jarriz--> eta hau martxan jartzen da
4. Berez, itxita egoteko joera duen txapazko sakagailua irekita dago hasierako egoeran, polea handian ezarritako espeka edo topearen eraginez.
5. Sakagailu irekia ere bitxia da. Bi alanbrerekin egindako arrapalaz eta erdian ardatza duen txanpon berezi batez osaturik dago.
6. Hasieran, sakagailu hori ere irekita dago, bi alanbre horiek ez baitute elkar jotzen, baina txanpona arrapalaren gainean jartzen dugunean, bi alanbreen artean korrontea igaro egiten da, denbora apur batez, behintzat. Izan ere, txanpona botatakoan, zirkuitua itxi egiten du txanpon hori arrapalan behera doan bitartean (bi alanbreak konektatzen dituelako), eta motorra abian jartzen da.
7. Motorra martxan hasten denean, poleak ere abiatzen dira. Handienak, irekita dagoen sakagailua askatzen du, eta horrek bere egoera normala berreskuratzen du (itxita egotea). Motorrak abian jarraitzen du.
8. Motorrak biraka jarraituko du, harik eta polea handian ezarritako espekak sakagailu itxiaren kontra tope egin, eta hori ireki arte.
9. Hori gertatzen denean, makina zikloaren hasierara iritsi da, eta berriro zikloa hasteko, beste txanpon bat bota beharko duzue arrapalan behera.
2. fasea
1. Bigarren fase honetan, aurrekoan eraiki duzuen operadoreari erabilera praktikoa emateko bidea aztertuko duzue.
2. Mekanismo hori sortzeko bidea nahiko erraza da. Demagun, esaterako, gurpil handia, polea handi gisa erabili duguna, eszentriko moduan erabiltzeko prestatzen dugula. Horretarako, aski dugu ardatz bat jartzea erdigunea ez den nonbait.
3. Gurpil horretan jarritako ardatz horri biela bat ezartzen badiogu, gurpilaren mugimendu zirkularra, mugimendu zuzen bihur dezakegu (begira iezaiozue argazkiari).
4. Muntaketa horretan, bielaren atzera eta aurrerako mugimenduak pospolo-kaxak ontzitik atera eta banatzeko balio dezake. Pospolo-kaxak banatzeko makina eraiki dugu.
5. Makina horri buruzko xehetasun gehiago Eraikitze-teknikak liburuxkan aurkituko dituzue.
6. Makina erdiautomatiko hori ikusi ondoren, agian, zuen proiektu nagusia egin ahal izateko burutazioren bat etorriko zitzaizuen...
Fitxategia: