Potentzial-diferentzia eta
Potentzial-diferentzia eta intentsitatea
Pilak seriean jarriz, potentzial-diferentzia handitu egiten da, eta igoera horrek korronte elektrikoaren intentsitatea ere handitu egiten du. Eragin hori nolakoa den zehatzago jakiteko, ordea, korrontearen intentsitatea, kasu bakoitzean, zenbatekoa den neurtzea komeni da. Horretan saiatuko gara jarduera honetan.
• Hemen ipini dizkizuegun urratsak eginez, egin itzazue proposatutako saiakuntzak eta atera ondorioak.
Prozedura
1. Polimetroa amperemetro erara erabili behar duzue oraingoan, eta zirkuitua osatzeko (hartzaile gisa), erresistentzia elektroniko bat (erresistentzia finkokoa) ipini behar duzue bonbillaren ordez. Esan dugun bezala, zirkuituko une batean, tartekatuta, polimetroa ipin ezazue (amperemetro eran), eta neurtu zirkuituaren karga elektrikoa (intentsitatea). Beheko irudi horietan ikus dezakezue nolakoa beharko lukeen zirkuitu horrek.
2. Goiko irudian ageri den eran konekta itzazue zirkuituetako elementuak, beti erresistentzia bera erabiliz, eta aldi bakoitzean pila bat gehituz. Neur ezazue karga elektrikoa kasu bakoitzean, eta jaso itzazue datuak hor beheko taularen antzekoan.
VOLTAK AMPEREAK
Pila bat
2 pila
3 pila
4 pila
Ondorioak
Egin dituzuen neurketen emaitzak kontuan hartuz, laburbil itzazue aurreko saiakuntzetatik atera daitezkeen ondorioak. Lagungarri gisa, hemen dituzue zenbait baieztapen. Jar iezaiezue gurutzea zuzentzat jotzen dituzuenei, eta arrazoitu zuen erantzunak.
1. Pilak seriean jartzen direnean, bi muturretako poloen artean lortzen den potentzial-diferentzia pila bakoitzak azalean adierazita daukan potentzial-diferentziak gehituz ateratzen dena da.
2. Pilak seriean jartzen direnean, euren potentzial-diferentzia pila guztien potentzial-diferentzien batura da.
3. Seriean jarritako pilen potentzial-diferentzia pila bakoitzaren potentzial-diferentziaren berdina da.
4. Seriean jarritako pilen potentzial-diferentzia pila bakoitzaren potentzial-diferentzia baino zerbait handiagoa da.
5. Zirkuitu batean potentzial-diferentzia handitzen bada, eta zirkuituko beste elementuak aldatzen ez badira, korronte elektrikoaren intentsitatea ez da aldatzen.
6. Zirkuituaren potentzial-diferentzia handitzen bada, zirkuituko beste elementuak aldatu gabe, korronte elektrikoaren intentsitatea txikitu egiten da.
7. Zirkuituko beste elementuak aldatu gabe, haren potentzial-diferentzia handitzen bada, korronte elektrikoaren intentsitatea potentzial-diferentzia gehitzen den adina handitzen da.
8. Zirkuituko beste elementuak aldatu gabe, haren potentzial-diferentzia handitzen bada, korronte elektrikoaren intentsitatea ere proportzionalki aldatzen da.
Fitxategia: