Txirrina: elektroimanaren
Txirrina, elektroimanaren aplikazioa
Jarduera honetan, elektroimanaren aplikazio bat aurkeztu nahi dizuegu: txirrina. Eta gehiago ere bai: txirrina nola egin erakutsi nahi dizuegu.
• Beheko urratsei jarraituz, egizue txirrin bat, ikusi funtzionatzen duen, atera ondorioak eta jaso idatziz.
Prozedura
1. Alboko irudian ikusten dituzuen elementuak eskuratu behar dituzue.
Elementu nagusia, elektroimana, egina duzue jadanik, eta besteak osatzeko, aski duzue latorri zati bat eta kanpaitxoaren funtzio bera duen elementuren bat (adibidez, txirrinduen txirrinaren kanpaitxoa) eskuratzea. Jogailu moduan, latorria zulatu eta buru biribildua duen torloju bat jar diezaiokezue.
2. Koka itzazue aukeratutako elementuak, eta egin irudiko muntaketa. Eraikitze-teknikak izeneko koaderno osagarrian aurkituko duzue proiektutxo hau egiteko laguntza.
3. Eraikitze-lana amaitzen duzunean, saka iezaiozue etengailuari eta ikusi zer gertatzen den. Esplikatuko al zenukete, pausoz pausu, zer gertatzen den zirkuitu horretan?
Ondorioak
Zer ondorio nabarmenduko zenituzkete jarduera hau egin ondoren?
Fitxategia: