Polea finkoak eta
Polea finkoak eta mugikorrak
Oraingo honetan, hurrengo jarduerak gauzatzeko erabiliko duzuen eraikuntza bat egin behar duzue.
Lehenengo lana polea batzuk egitea izango da, eta, ondoren, horiek elkarrekin lotzea.
Dena dela, eta taldeko lanean hasi aurretik, gogoratu Eraikitze-Teknikak atalean aurki ditzakezuela eraikuntzak egiteko hainbat era eta orientabide.
• Adierazten dizuegun prozedura erabiliz, egin ezazue proposatutako eraikuntza.
1. Lehendabizi, egin itzazue alboko argazkian ageri diren erako hiru disko.
2. Diskoak elkarri erantsiz, osa ezazue polea bat.
3. Ezar iezaiozue poleari zurezko edo plastikozko ardatza.
4. Finka ezazue polea argazkian ageri den bezalako euskarri batean.
Egin dituzuen poleak eta euskarriak erabiliko dituzue jarraian datozen egin eta ondorioak jasotzeko.
• Hurrengo orrialdeko irudietan ikusten diren eran, finka itzazue bertan agertzen diren elementuak, eta azpian eskatzen diren ariketak egin ondoren, jaso itzazue emaitzak tauletan.
Goiko argazkietan, hiru muntaketa ageri dira. Lehenengo bietan, polea finkoa erabili da, eta hirugarrenean, berriz, mugikorra. Kontu izan bigarren muntaketan pisuetako bati eusten dion lokarria polearen ardatzari lotuta dagoela, eta besteari eusten diona, poleari berari. Muntaketa bakoitzarekin honako esperientzia hauek egin behar dituzue:
1. esperientzia. Saiakuntza hau egiteko, pisu berdinak eskegiko dituzue (A = B = 500 g, adibidez). Egin ezazue saiakuntza bera hiru muntaietan, ikusi zer gertatzen den, eta adierazi ondorioak azpiko taulan, emaitza azpimarratuz edo falta dena osatuz.
2. esperientzia. Oraingoan ez ditugu pisu berdinak jarriko, A = 500 g-koa izango da eta B = 1.000 g-koa.
Fitxategia: