Aplikazioak: profilei

Aplikazioak: profilei buruzko sintesi-jarduerak 
 
Profilak ez ditugu bistan ikusten egitura askotan (eraikinetan, maiz, zementuaren barrenean joaten dira), baina oraingo honetan, bistan dauden batzuk aukeratu ditugu.  
 
• Azter itzazue egiturak, izendatu eta adierazi profil mota bakoitza nolakoa den. 
 
Profilei buruz ikasitakoa gogoratu eta finkatzeko, gezurren eta egien jolasa proposatzen dizugu jarduera honetan ere. 
 
• Hemen behean, profilei buruzko informazioa dakarten esaldi-bikoteak azaltzen dira. Bietatik batek egia dio, eta besteak gezurrak. Azpimarra ezazue egiazkoa dena. 
 
1. a) Profilak erabiliz, materialaren aurrerapena lortzen da. 
b) Profilak forma politagoak lortzeko dira. 
2. a) Hainbat material erabil daitezke profilak egiteko: hormigoi armatua, burdina, altzairua… 
b) Profil gehienak material eta kolore jakinekoak izaten dira. 
3. a) Profilak erabiltzen ditugunean, materiala eta energia aurrezten dugu. 
b) Profilak egiteko material garestiak erabiltzen direnez, eraikuntza-lanak garestitu egiten dira. 
4. a) Profilek erresistentzia handia dute. 
b) Eraikuntza guzti-guztietan profilak erabiltzen dira egiturako elementu nagusi gisa.
Fitxategia: