Kontrolagailu elektrikoak

Dagoeneko ezagutzen dituzu zirkuitu elektriko sinpleak eta badakizu zure inguruan zirkuitu elektriko ugari daudela, baina ohartuko zinen zirkuitua beti martxan edo beti itzalita egoteak ez duela zentzurik. 
 
Zirkuituak kontrolatu egin behar dira. Zirkuituetan gehien erabiltzen den kontroladorea eta sinpleena etengailua da. Izenak berak dioen bezala, zirkuitua eteteko balio du. 
 
• Behatu hemen beheko irudiei arretaz, eta aztertu hurrengo orrialdeko testua. Ondoren, galderei erantzun eta osa ezazu haien amaieran dagoen taula. 
 
Etengailua .....posizioan dagoenean ez da argirik pizten; ....... posizioan dagoenean, aldiz, argia .............................. egiten da. 
 
Dendan erositako etengailu bati arretaz begiratzen badiozu, konturatuko zara atzeko aldean hari eroalea konektatzeko bi zulo edo torloju dituela, edo beste era batera esanda, batera hari eroalea iritsi eta bestetik abiatu egiten dela. 
 
Etengailuari eragiten diogunean, zirkuitua itxi edo ireki egiten da. 
 
Etengailuaz gain, badaude beste hainbat motatako kontroladoreak ere. Horiek aztertzeko dira galdera hauek. 
 
Galderak 
• Zer gertatzen da hozkailuko atea irekitzen dugunean? Zer egiten du kontroladore horrek? 
 
• Zer gertatzen da txirrina zanpatzen dugunean? Zer egiten du kontroladore horrek? 
 
• Zer gertatzen da ezkaratzeko edo etxeko sarrerako argia pizten dugunean? Zer egiten du kontroladore horrek?  
 
• Aurreko galderetan aztertu dituzun kontroladore horiek guztiek funtzio berdinak betetzen al dituzte? Deskriba ezazu kontroladore horietako bakoitzaren funtzioa, eta beste motakoren bat bururatzen bazaizu, hura ere deskribatu.
 
OPERADOREA                                  FUNTZIOA 
Etengailua 
Sakagailua 
Tenporizadorea 
(ezkaratzeko argia) 
................
Fitxategia: