Materialen berrerabilera II
Materialen berrerabilpenarekin jarraituko dugu jarduera honetan ere. Oraingoan, ordea, behaketaren ordez, irudimena erabiltzea eskatuko dizuegu.
Jarduera nondik nora doan ikusteko, irakur ezazue lehenbizi honako gertaera hau: Andonik ez zeukan dirurik bere arreba txikiari opari bat erosteko, eta oparia berak sortu eta egitea bururatu zitzaion. Horretarako, 6 esne-botila huts eskuratu eta kolore biziz margotu zituen, birlak egiteko. Birla horiekin eta baloi zahar batekin, bolo-joko dotorea oparitu zion arrebari.
• Idatz ezazue zein berrerabilera emango zenieketen taulan agertzen diren objektuei.
OBJEKTUA ERABILERA BERRIA
Latorrizko potoak
Ontzien tapak
Plastikozko ontziak
Txirringako gurpilen erradioak
Koilarak
Tapoiak
Zurrut egiteko lastotxoak
Zapata-kaxak
Argazki-filmen potoak
Fitxategia: